Geometria konputazional

Zilindro baten irudikapen konputazionala.

Geometria konputazionala geometriaren bidez adieraz daitezkeen algoritmoak aztertzen duen informatikaren adarra da. Algoritmo geometriko konputazionalak aztertzean, geometriazko problemak agertzen dira eta problema horiek geometria konputazionalaren zati gisa ere hartzen dira. Geometria konputazional modernoa oraintsuko garapena den arren, konputazioaren eremurik antzinakoenetako bat da.

Konplexutasun konputazionala funtsezkoa da geometria konputazionalean, garrantzi praktiko handikoarekin algoritmoak hamarnaka edo ehunka milioi datu multzoekin erabiltzen badira. Datu multzo horietarako bi ebazpen desberdinen arteko diferentzia, kalkuluko segundoen eta egunen arteko diferentzia bezalakoa izan daiteke.

Geometria konputazionala diziplina bezala garatzeko bultzada nagusia ordenagailu bidezko grafikoen eta ordenagailuz lagundutako diseinuaren eta fabrikazioaren (CAD/CAM) aurrerapenak izan ziren. Hala eta guztiz ere, geometria konputazionalaren problema asko naturan aurkitzen dira, eta bistaratze matematikotik etor daitezke.

Beste aplikazio garrantzitsuen artean hauek daude:

Geometria konputazionalaren adar nagusiak dira:

  • Konbinazioko geometria konputazionalak, geometria algoritmikoa ere deitua, objetu geometrikoak entitate diskretu gisa lantzen ditu.[1]
  • Zenbakizko geometria konputazionalak, makina geometria, ordenagailuz lagundutako diseinu geometrikoa (CAGD ingelesez) edo modelatze geometrikoa ere deitua, CAD/CAM sistemetan mundu errealeko objetuak konputazio informatikoetarako egokiak diren formetaz irudikatzeaz arduratzen da. Adar hau, geometria deskribatzailearen garapen bezala ikus daiteke, eta, sarri, ordenagailu bidezko grafikoen edo CADaren adar gisa hartzen da.[2]
  1. (Ingelesez) Franco P. Preparata eta Michael Ian Shamos. (1985). Computational Geometry - An Introduction. Springer-Verlag ISBN 0-387-96131-3..
  2. (Ingelesez) A.R. Forrest. (1971). "Computational geometry". Proc. Royal Society London, 321, series 4, 187-195 or..

© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search